Historia Augusta

Historia Augusta Antzinako Erromako Behe Inperio garaiko biografia bilduma dugu; II. eta III. mendeetako enperadoreak aipatzen ditu, Hadrianoren garaitik hasi (117-138) eta Numerianoren garaira arte (283-284). Tradizioak Diokleziano (284-305) eta Konstantinoren (306-337) garaiko autore talde baten lantzat dauka. Aspaldidanik, ordea, faltsifikazio handi bat dela uste da: autore faltsifikazioa, kronologia... Galdera nagusia liburuak erabilitako iturriak da. Izan ere, garai horren testigantza bakarrenetarikoa da eta horregatik historiagileek ez dute horrelako aukerarik erabat ezabatu nahi.


Developed by StudentB